XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dersu Uzala ere gogoan betiko geratzen diren film horietakoa da, baina, gaia eta pertsonaiak direla eta, ez du film japoniar bat ematen, eta, Kurosawak zuzendu zuela jakinen ez bagenu, beste film sobietar bat dela esan genezake.

Ongi oroitzen naiz, bestalde, zuzendari mitikoa hil zenean, telebistetako informatiboetan ikusitako artxiboko irudiez: gutxitan gertatzen denez, bere begiak ikusi eta berehala gizon jakintsu baten aurrean geundela genekien, Eduardo Haro Tecglenek John Berger idazleaz hitz egitean esan zuen bezala.

Toki guztietan laudatu zuten zendu zenean, komunikabide guztiek aipatu zuten bere heriotza, askok analisi sakonak argitaratu zituzten, baina telebistak ez ziren bere lanari buruzko ziklo bat eskaintzeko gauza izan, eta zinemazaleei, kasu gehienetan bezala, aterabide bakarra geratu zitzaien beren protestak azaltzeko: egunkarietako zuzendariei eskutitzak idatzi.

Oso gaztea nintzen Nagisa Oshimaren Ai no korida (Zentzumenen inperioa) ikusi nuenean.

Urte gutxi batzuetan funtzionatu zuen zinema-areto txiki (kutre ere bai beharbada) baina, programazioari dagokionez, duin batean jarri zuten, Ekhine izenekoan, hain zuzen ere.

Iruñeko auzo batean zegoen eta garai hartan areto komertzialek ekartzen ez zituzten filmak ikus zitezkeen bertan, ordu arte eta ez oso denbora luzean bakarrik Gazteriaren Etxeko zine-klubean egin zitekeena.

Urte haietan ongi funtzionatu zuen zinema hark gero egiaztatu ahal izan zenez.

Gero, parrokia baten areto txiki haren kudeatzaileek garrantzi handiagoko areto zabal txukunak erosi zituzten, baina, antza denez, leku-aldaketan beren filosofiaren parte handi bat ere utzi zuten; geroztik jatorrizko bertsioak ia erabat desagertu dira Nafarroako hiriburutik.

Gogoan dut Oshimaren filma